Begirale izateko ikastaroak
hainbat eta hainbat gazteren trebabide


Ttakuneko Aisiako Sailak bi urtez behin antolatzen du begirale izateko ikastaroa.

Batez beste, 20ren bat ikaslek ematen dute izena ikasturte bakoitzean, eta gazte horiek izaten dira gerora Aisiako Sailaren egitasmoak aurrera ateratzeko laguntzarik onena.

Hortaz, Aisiako Sailak bi helburu betetzen ditu egitasmo honen bidez: batetik, trebatzeko eta urteko hainbat sasoitan lan egiteko aukera ematen die gazteei; bestetik, Ttakunen xedeekin bat egiten duen hainbat lagun biltzen du, aisian euskara normalizatzeko ikuspegiarekin lanean aritu ahal izateko.

Ikusi argazkien galeria