Kuadrillan euskaraz bizitzen
ohitzen laguntzeko egitasmoa

 


Zer da Kuadrillategi?

Programa honen bidez, koadrilla naturaletako lagunak elkarren artean euskaraz hitz egiteko ohitura hartuz joan daitezen lortu nahi da.

Kuadrillategi programak 14 urtetik 16 urte bitarteko gazte-koadrillak hartzen ditu, eta ondoko hauxe da egitasmoan parte hartzeko baldintza bakarra:

-Izena lagun-taldeek eman behar dute, hots, egitasmoa gazte-koadrillentzat da, ez banakoentzat.



Nolako gazteentzat da Kuadrillategi?


Lagun-taldean ibiltzea eta ondo pasatzea gogoko dutenentzat.

Lagun gehiago edo lagunarte handiagoa izan nahi dutenentzat.

Ekintzetan eta tailerretan parte hartu nahi dutenentzat.

Koadrillakoekin euskaraz mintzatzeko prest edo amorratzen daudenentzat.


Zertan aritzen dira Kuadrillategiko gazteak?

Besteak beste, tailerretan hartzen dute parte. Oro har, honako material edo gai hauek izaten dituzte aukeran, batean edo bestean trebatzeko: lokatza, grafitiak, henna, argazki-txapelketak, sukaldaritza, txalaparta, eskalada, musika, masajea, aerobika eta eskulanak (larrua, nikiak...).

Horrez gainera, irudietan ikusten den moduan, beste hainbat gauza egiten dituzte koadrillategikoek: txangoak, meriendak, afariak, jaiak...



Koadrillategi egitasmoko gazte batzuk
ezkontza bat parodiatzen.
Koadrillategi egitasmoko gazte batzuen txangoz txangoko argazkiak.


Oharra:
Gaur egun, Ttakun Kultur Elkarteak Kuadrillategi Ikerketa eta Aholkularitza Elkartearekin batera bideratzun du egitasmo hau. Beraz, programaren gaineko informazio zehatza nahi duenak eska beza kuadrillategi@euskalnet.net helbide elektronikoan.