| Haurren
aisia euskalduntzen
Ttakun Kultur Elkarteko Aisia Saila 1992. urtean jarri zen martxan. Urte horretan antolatu ziren lehenengo aldiz Udaleku Irekiak eta Euskal Txokoak. Poliki-poliki sendotzen joan da haurren saila, eta gaur egun, egitasmo ugari eskaitzen ditu.
Jarraian egitasmo horietatik nagusienak aukeratu ditugu eta horien berri duzue. Behean dagoen menuan informazio gehiago eta izena emateko aukera ere baduzue.
| Amaraun Ludoteka eta Gazte Kluba |
|
|
- Amaraun ludoteka urte osoko egitasmoa da. 3 urtetik 8 urte bitarteko haurrei dago zuzendua; egunero joateko aukera eskaintzen du, baita jostailuen mailegu zerbitzua ere, aholkularitza pedagogikoa ere bai... Larunbat goizetan ere hainbat tailer eta irteerak antolatzen dira.
- Gazte-Kluba berriz 9-12 urteko gazteentzat zerbitzu berri eta erakargarri bat da. 2007an eman zion hasiera eta ostiralero ekintza ezberdinak egiten dituzte, eta bertan matrikulatzea doan da. Mendi irteerak eta beste hainbat ekintza ere egongo dira.
|
|
Udaleku Irekiak eta Udako Kanpaldiak |
|
|
- Udaleku Irekiak uztaila eta abuztuan antolatzen dira, goizez. 2007an 400 haurretik gora hartu dute parte bertan. Egitasmo arrakastatsua eta errotua dugu.
- Udako Kanpaldiak berriz, 2007an berreskuratu egin dira, izan ere, baziren 2 urte ez zirela antolatzen. Oso erantzun ona izan du, eta parte hartu dutenek disfrutatu dute Albenizen pasatako egunetan.
|
|
Begirale taldea |
|
|
- 2006-2007 ikasturtean zehar, Ttakunek begirale ikastaroa antolatu du. Formazioa oso garratzitsua da, begirale horiek aritzen baitira ondoren udaleku irekietan eta kanpaldian.
- Begirale ikastaroko kideaz gain, hainbat lantaldetan hartzen dute parte begirale askok. Begirale taldea nahiko sendoa dela esan dezakegu, gogotsu egiten dute lan, eta lan asko gainera; eskertzekoa dena.
|
|
|