|
PSIKOMOTRIZITATEA: HH2-HH4 |
|
|
ADINA:
- 2 urtetik 4 urte bitarteko haurrak, 2005 eta 2007 bitartean jaioak.
TALDEAK:
- 10 haur ingurukoak, adinaren arabera osatuak. Begirale tituludunak eta esperientzia
handikoak gidari.
ESKOLA:
- Garaikoetxea eraikinean (Landaberri ikastola)
EKINTZAK:
- Psikomotrizitate programa: Amaraun ludotekan gauzatuko dena.
- Jolasak: abesti eta esktu jolasak, harrapaketa jolasak, txantxa eta ur jolasak...
- Tailerrak: sukaldaritza, eskulanak....
- Irteerak: Txiki Guay-ra, Zubietako frontoira, Larraulera 15:30ak arte (HH4ko haurrak) Lasarte-Oriako parke desberdinetara, udal igerilekuetara (4 urteko haurrak)...
- Festak: Txotxongiloak Amaraun eta Santa Ana Jaialdia, azken eguneko festa ....
- 4 urtekoak arratsaldeko 15:30ak arte irteera bat.
|
ORDUTEGIA ETA PREZIOAK:
- Goiztxoko zerbitzua gabe(10:00-13:00): 85 euro.
- Goiztxoko zerbitzua barne(09:00-13:00): 112 euro.
GURASOEKIN BILERAK:
- Ekainaren 10ean, 17:00etan kulturetxean euskaraz eta 17:45ean gaztelaniaz.
- Abuztuko programazioa; ekainaren 11n 19:00etan kulturetxean.
| |
| |
|
|
|
|
|
|
|
NATURAZ ETA KIROLAZ BLAI: HH5-LH2 |
|
|
ADINA:
- 5 urtetik 7 urte bitarteko haurrak, 2002 eta 2004 bitartean jaioak.
TALDEAK:
- 12 haur ingurukoak, adinaren arabera osatuak. Begirale tituludunak eta esperientzia
handikoak gidari.
ESKOLA:
- Garaikoetxea eraikinean (Landaberri ikastola)
EKINTZAK:
- Ingurumena lantzeko programazio anitza.
- Jostakirola programa: era askotako kirolak praktikatzeko aukera.
- Jolas programatuak: Ur jolasak, ginkana, mendi irteera...
- Irteerak: Igerilekuetara eta hainbat bisita gidatuak...
- Jaialdiak: Kulturetxean gurasoentzako jaialdia, azken festa...
- Tailerrak: birziklapenarekin jolasean...
|
ORDUTEGIA ETA PREZIOAK:
- Goiztxoko zerbitzua gabe(10:00-13:00):
(1) 97 euro
(2) 101 euro
- Goiztxoko zerbitzua barne(09:00-13:00):
(1) 124 euro
(2) 128 euro
(1) Kiroldegiko bazkidea (2) Kiroldegiko ez bazkidea
GURASOEKIN BILERAK:
- Ekainaren 10ean, 18:30ean kulturetxean euskaraz
eta 19:15ean gaztelaniaz.
- Abuztuko programazioa; ekainaren 11n 19:00ean kulturetxean.
| |
| |
|
|
|
|
|
|
|
ABENTURA ETA KIROLA: LH3-LH6 |
|
|
ADINA:
- 8 urtetik 12 urte bitarteko haurrak, 1998 eta
2001 bitartean jaioak.
TALDEAK:
- 12 haur ingurukoak, adinaren arabera osatuak. Begirale tituludunak eta esperientzia
handikoak gidari.
ESKOLA:
- Uztailean: Sasoeta eraikinean (Sasoeta-Zumaburu ikastetxea)
Abuztuan: Garaikoetxea eraikinean (Landaberri ikastola).
EKINTZAK:
- Abenturazko ekintzak: mendi irteera, bibak egitera joan...
- Talde jolasak eta jolas kooperatiboak: piratak eta merkatarien jolasa...
- Irteerak: igerilekuetara, hondartzara...
- Tailerrak eta azken festa.
|
ORDUTEGIA ETA PREZIOAK:
- Goiztxoko zerbitzua gabe(10:00-13:00):
(1) 97 euro
(2) 101 euro
- Goiztxoko zerbitzua barne(09:00-13:00):
(1) 124 euro
(2) 128 euro
(1) Kiroldegiko bazkidea
(2) Kiroldegiko ez bazkidea
GURASOEKIN BILERAK:
- Ekainaren 11n, 17:00etan
kulturetxean euskaraz eta 17:30ean gaztelaniaz.
- Abuztuko programazioa;
ekainaren 11n 19:00ean kulturetxean.
| |
| |
|
|
|
|
|
|
GOIZTXOKO ZERBITZUA:
- Goizeko 09:00etatik 10:00etara, ordubete gehiago aukeran denontzat!
- Astelehenetik ostiralera!
|
Matrikula egiteko epea eta lekuak:
- Epea: maiatzaren 19a bitartekoa.
- Lekuak: Amaraun ludoteka (Ola kalea
1), Ttakun Kultur Elkartean (Geltoki kalea 4) eta web orri honetan
bertan.
Egutegia:
- Uztailaren 1etik 30era bitartean, astelehenetik ostiralera.
- Abuztuaren 2tik 27ra bitartean, astelehenetik
ostiralera.
Ordaintzeko moduak:
- Ttakunen bulegoan, kreditu txartelarekin.
- Gipuzkoako kutxan: 2101 0048 25 0010089696
kontuan (oharra: diru-sarreraren kontzeptuan, haurraren izen-abizenak
jarri behar dira).
|
| |
|
|
|
|
|
|
|
UDAKO TXOKOETAKO ARAUDIA |
|
- 1.- Udako Txokoetan, Lasarte-Orian bizi diren eta D edo B ereduetan ikasten duten haurrak matrikula daitezke.
- 2.- Matrikulatzeko epearen barruan izena ematen duten haur guztiak onartuko dira Udako
txokoetan.
- 3.- Behin matrikula egin eta gero, matrikula anulatu nahi bada, Udako txokoak hasi baino gutxienez aste bete lehenago abisatu behar da. Baja ematen dutenei irailaren amaieran egingo zaie diru-sarrera, baina matrikularen %80a bakarrik berreskuratuko dute. Matrikula anulatzea dagokion epean ez bada eskatzen, ez da dirurik itzuliko.
- 4.- Udaleko tasetan exentzioa edo bonifikazioa daukatenen zerrendako interesatuek neurri
bereko exentzio edo bonifikazioa izango dute jarduera honetako matrikulan. Agiri ofizialaren kopia bat ekarri behar dute matrikularekin batera.
- 5.- Kiroldegiko abonatu kontsideratuko dira bakar bakarrik matrikula egiteko unean txartelaren jabe direnak. Hau da, matrikula egin eta Udako Txokoak hasi bitartean abonatzen direnei ez zaie dirurik itzuliko.
- 6.- Behar bereziak dituzten haurrek agiri ofizialaren kopia bat eraman beharko dute
matrikularekin batera.
- 7.- Ekintzak burutzen ari garenean zuen seme-alabari argazkiak aterako dizkiogu. Irudi horiek udako txokoetako CDa osatzeko eta gure zabalkunderako erabiliko ditugu. matrikulatutako haur bakoitzak Udako Txokoetako argazkien CD bat jaso dezake urrian Amaraun ludotekan.
|
|
| |
|
|
|
|