Amaraun kluba

Kaixo lagunok,

gu Lur, Ezti eta Marko gara. Gu hiruron eta beste lagun askoren artean Amaraun Kluba osatu dugu. Denok batera gauza pila bat egiten ditugu: tailerrak, jaialdiak, irteerak... aldizkaria eta guzti daukagu. Ezagutu nahi gaituzu? Egin zaitez bazkide eta etxean jasoko duzu gure bazkide-txartel polita, pegatak, kartela, aldizkaria... Pentsa, urteak betetzen dituzuneak zoriontzeko gutun bat idatziko dizugu!!! Bazkide egin nahi baduzu, sakatu ondoko botoia eta bidali zure datuak!!

Ireki Amaraun Klubeko bazkide egiteko formularioa


Lur

Kaixo, ni Lur naiz. Bederatzi urte ditut eta ingurukoek oso berritsua eta oso aktiboa naizela diote. Kirola ere asko gustatzen zait eta tramankulu ezberdinekin aritzea ere bai!

Kaixo, ni Marko naiz. Zortzi urte ditut eta Hego Ameriketakoa naiz. Euskaraz hitz egiten ikasi dut, baina batzuetan nahastu egiten naiz oraindik. Nire lagunek jakin min handikoa naizela diote. Niri berriz, liburu eta ordenadore zalea naiz. Marraztu ere nahiko ondo egiten dut eta antzerkia ere gustuko dut.
Marko
Ezti

Kaixo, ni Ezti naiz. Sei urte ditut. Natura asko gustatzen zait, musika ere bai. Eta batez ere ipuinak kontatzea eta entzutea asko gustatzen zait. Hi Marko, egon hadi lasai! Denon artean lagunduko diagu eta!