TTAKUNEN FORMAKUNTZA ESKAINTZA
| IKASTAROAK | IKUSI, IKASI ETA HASI Gurasoei eta haurrei zuzendutako jolasen ikastaroa, Euskal jolas eta Euskal Herriko ohituretan oinarrituz gure kultura ezagutzeko aukera ematen duena. LAGUNARTEKO HIZKERAREKIN JOLASEAN PDFa Saio hauekin, gazteek hizkuntzarekin jolastea bilatzen dugu, euskararekin ondo pasatzea. Era berean, beraiek erabiltzen dituzten esamoldeak aztertzen ditugu, eta, eremu moduan, hainbat esamolde eskaintzen dizkiegu. MOTIBAZIO SAIOAK PDFa Ikastaro honen bidez, gazteek, hizkuntzekiko, eta bereziki euskararekiko jarrera kontziente bat hartzea lortu nahi da. Era berean, gazteei beraiek ere eragin dezaketela ikustarazi nahi zaie. Hau da, euskararen aldeko jarrera hartzen duenak, euskara kontzienteki erabiltzeaz gain, euskararen alde ere egin dezakeela ikusten dute, eta hori egin ahal izateko hainbat ideia proposatzen zaizkie. HEZITZAILEEK ASKO EGIN DEZAKETE PDFa Taldeetako erreferente direnek, taldeko euskararen erabilera neurtu eta hobetzeko tresna.
TALDEA ASTINDU Norbanakoaren ohituretan taldeak duen eragina ezagutu eta hortaz baliatzea taldekideen ohiturak aldatzeko, euskararen erabilerari dagokionean. GELA MUGITU Irakasleari gela barruan dituen baliabideak ikustaraztea euskararen erabilera sustatzeko. HIZKUNTZ PLANGINTZA ESTRATEGIKOA Erakundeak (elkarteak, taldeak, ikastetxea...) modu eraginkor batean euskararen erabilera sustatzeko plangintza. ZERGATIK EUSKARAZ Hizkuntza hautaketan parte hartzen duten aldagaien inguruko hausnarketa: norbanakoari edo taldeari dagokionean. Orain arteko lan ildoaz gain bide berriak egon daitezkeela onartzea eta hauen aurrean beldurra kudeatzen ikastea. TALDEA SARE Taldeek osatzen duten sare naturalen dinamika ulertzea, “modaren” eragina sarean, taldean eta taldekideetan. Hizkuntza ohitura aldaketa “modaren” ildotik bideratzea. |
| TAILERRAK |
|
| ESKU HARTZEAK |
|
| MATERIALA | ![]() |
| ABIAN DITUGUN ESKU HARTZEAK |
|
| Arduradunak eta kontaktua |
|